Mikel Astarloza txirrindulari profesional ohiaren ametsetatik jaio da TXIRRINDOR. Kiroldegietako bizikleta saioetan, teknologi berrien erabilera bultzatzen hasi ginen.
Kirola, osasuna eta motibazioaren garrantzia nabarmentzeko hitzaldiak ematen ditugu.
Ahozko zein idatzizko komunikabide desberdinetan kolaborazioak ere egiten ditugu.
Txirrindularien PRESTAKUNTZA FISIKOAz arduratzeaz gain, bizikleta gaineko AZTERKETA BIOMEKANIKOAK egiten ditugu.
Masajista eta dietista zerbitzuak ere eskeintzen ditugu.

PRESTAKUNTZA FISIKOA

Maila herrikoietatik profesionaletarainoko eta bakarka zein talde-kiroletako prestakuntza fisikoak bideratzen ditugu. Traininpeaks plataforma digitalari esker, kirolariarekin eguneroko hartuemana ziurtatua dago. Kirolariaren konpromezu mailaren arabera, hiru lantalde desberdintzen ditugu:

Herrikoia: Astean 2-3 saio egiten dituen kirolaria. Osasuntsu mantentzeko helburuarekin aritzen dena.

Elitea: Astean 4-5 saioa egiten dituen kirolaria. Osasuntsu mantentzeaz gain, helburu zehatzak eta kirol maila hobetu nahi duena.

Profesionala: Astean 6-7 saio egiten dituen kirolaria. Helburu zehatzak izateaz gain,  kirol maila hobetzeko lehentasuna duena.

BIOMEKANIKA

Calibix sistema biomekaniko berritzailearekin, txirrindulariaren bizikleta neurri egokienean kokatzen dugu. Errepide, BTT, zein Triatloiko bizikletan aztertzen ditugu. Gure sistema biomekanikoak, neurri desegokiak ekarritako lesio desberdinak antzematen ditu eta neurri egokiak erabiltzeak errendimenduan gorakada eragingo du.

Azterketa biomekanikoan eskeintzen ditugun zerbitzu guztiak, bakarka aztertzeko aukera ere eskeintzen dugu:

  • Bizikleta erosi aurretik, angelu eta neurri guztiak kontutan hartuta, tallarik egokiena gomendatzen dugu.
  • Zapatilako “kala”, posizio egokienenan kokatzen dugu.
  • “Biela” tamaina egokiena gomendatzen dugu.
  • Eserlekurik egokiena gomendatzen dugu, gorpuzkeraren arabera, eserlekuaren zabalera eta sakonera aintzat hartuta.
  • Heldulekuaren zabalera eta sakonerarik egokienak gomendatzen ditugu.

MASAJISTA

Kirol zein osasun ikuspegiko masaje erreparatzaileak ematen ditugu. Gorputzeko gainkargak arintzeko edo lesio desberdinak gainditzeko masajeak.

DIETISTA

Kirol zein osasun ikuspegiko elikadura ereduak gomendatzen ditugu. Kirol maila hobetu edo soberan dagoen pisua jeisteko dieta egokia.